XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ARRAUNKETA Santurtziko Ikurrina jokatuko da gaurEGUERDIKO 12:00etan (ETB1) hasiko da Santurtziko Ikurrina.
Hiru txanda izango dira; lehenengoan, Algorta, Castro, Elantxobe, Iberia eta Lutxana lehiatuko dira; bigarrenean, Isuntza, Ondarroa, Santoña-Santander, Ur Kirolak eta Zierbena; hirugarrenean, Arkote, Koxtape, Portugalete, Raspas eta Santurtzi.
Gaurko estropada hau Bizkaiko Ligako hirugarren proba izango da.
Galizia aldean ere izango da estropada.
Vigon, El Corte Ingles sariaren bigarren jardunaldia jokatuko da.
Estropada horretan, Donibaneko Arraunlariak taldea ari da parte hartzen.